Bazen behin oso liraina zen printze bat. Gorra zen, baina hala ere oso zoriontsua zen: oso haurtzaro polita izan zuen, dantza eta igeri egitea gustatzen zitzaion eta beti dotore eta oso txukun janzten zen, baina guza guztien gainetik gehien gustatzen zitzaiona bere zaldian ibiltzea zen. Zaldiak Liraña izena zuen eta oso polita eta handia zen, txuri eta grisa. Amona printzearentzako oso pertsona garrantzitsua zen eta honek zaldia oparitu zionetik lagun min bihurtu ziren, eta goizero goizero printzea bazioan zaldiarekin lasterketatxo batzuk egitera.
Egun batean, printzearen aita gaixotu egin zen eta tronua uztea erabaki zuen, hau bere semeari utziz. Herri osoa aztoratu egin zen berria jakin zuenean:
- Gazteegia da herria gobernatzeko!
- Baina, nola gobernatuko du gorra bada?
- Erregea zoratu egin da!
Koroatze eguna iritsi zen, eta jende asko hurbildu zen jauregira. Denak haserre zeuden aren, printzeak hau animatzera joan zirela pentsatzen zuen, eta oso zoriontsu sentitu zen. Honen ondorioz, herria laguntzeko proposamenak pentsatzen hasi zen.
Hurrengo goizean, herrira joan zen herriaren beharrak zeintzuk ziren jakiteko eta behatzeko, eta pobrezi asko zegoela ohartu zen. Herritarrek erregea agurtzen zuten, baina honek buelta ematen zuenean denak txutxu-mutxuka hasten ziren:
- Honek ez du funtzionatuko…
- Nola entzungo ditu gure beharrak errege gor batek?
Baina erregeak ez zuen entzuten, bakarrik agurtu egiten zuen, eta jauregi iritsi zenean behar guztiak eta hauek konpontzeko proposamenak idatzi zituen. Bere ideia guztiak azaltzen zituen, eta bere laguntzailea zurgin, eraikitzaile eta errementari hobeei deitzea bidali zuen.
Herritarrek, hau ikusita, erregeak festa handia ospatu behar zuela pentsatzen zuten, honek zuen diru guztia gastatzeko. Baina okerrean zeuden denak!
Hurrengo goizean, egur eta eraikitzeko material ugari iritsi ziren, baina jendea txutxu-mutxuka jarraitzen zuen, erregean bere jauregia handitzeko materialak zirela esanez. Baina honek ez zuen erez ez entzuten, bakarrik irribarre egiten zuen.
Bi egun geroago, eraikitzaileak etxe polit batzuk eraikitzen hasi ziren. Eliza bat ere eraiki zuten, eta honekin batera parke bat, plaza bat, merkatu bat eta ospitale bat. Gainera, eraikin hauetako batzuek lanpostuak sortzen zituen, eta herritarrek lana edukitzeko aukera gehiago zituzten haien familian elikatzeko.
Herritarrek, pixkanaka, erregearen inguruan zuten pentsamoldea aldatzen hasi ziren
Behin lanak bukatuta, erregea herrira joan zen eta herri osoaren aurrean honakoa esa zuen:
- Herritar maiteak, zuek zerbait ikustea nahi dut. - herritarrak erregaren atzetik joan ziren eta minutu batzuen ondoren, etxe polit batzuk, eliza, parkea, plaza, merkatua eta ospitalea ikusi zituzten. - Badakit ez naizela perfektua, oso gaztea naizela, baina nahiz eta zuen nahiak ezin entzun, zuen beharrak ikus ditzazket, nire bihotzak zuen kezkak entzun ditzazkelako, eta horregatik zuen etxe berriak aurkezten dizkizuet.
Herritarrak pozez zoratu zeuden, eta erregea oso pozik zegoen. Herritarrek erregea ezagutu gabe epaitu zutela ohartu ziren, eta okerrean zeudela ikusi zuten. Hortik aurrera, herriko jende guztia erregea laguntzeko elkartu ziren eta honekin komunikatzeko zeinu hizkuntza bat sortu zuten!
Iepa Kimberly!
ResponderEliminarZure blogan ipuin hauek jartzena oso ideia osa iruditzen zait. Orokorrean diseinua oso polita da eta edukiak landuak daudela uste dut.
Lan ona egin duzula dirudi. Uda ona pasa!
Kaixo Kimberly!
ResponderEliminarAukeratutako fondoa alaitasun pila transmititzen du. Edukiei dagokionez, oraindik bloga eguneratzea falta zaizula uste dut. Animo!
Kaixo Kimberly! Blogari gehitutako ipuinak oso ideia ona dela uste dut. Gainera, diseinua oso polita iruditzen zait eta edukiak landuak daudela ikusi daiteke. Lan bikaina!
ResponderEliminar