viernes, 17 de febrero de 2017

Elkarjarritako bizipenak

Gaurko sarreran gure taldeko hainbat bizipenei buruz mintzatuko gara. Bereziki, amankomunean bizitutako sentimendu eta emozioei buruz hitz egingo dugu.
Taldeko kideak hurrengo hauek gara: Marina Miranda, Kimberly Peredo, Marta Sanchez eta Marrubi Tapia.
Gure haurtzaroko bizipenak gogoratzean, laurok, amankomunean gustoko genituen gertaerak aipatu ditugu.  Marinari gehien gustatzen zitzaiona lagunekin egotea eta eskolako irteerak egitea zen. Marrubik, aldiz, bere urbanizaziotik ibiltzeko askatasunari estimu handia zion. Martak, ordea, libre bizi nahi zuen eta eskolatik at egotea oso gustuko zuen; horregatik udara gehien disfrutatzen zuen urtaroa zen. Bukatzeko, Kimberlyk eskolan egindako talde ekintzak, hala nola, kaldereroak, danborrada, ikastolako irteerak eta abar, zituen gustukoen.
Guztiok aipatu genituen mozorroak, baina bakoitzari sentsazio ezberdinak piztu zizkigun gure barnean. Haserreaz, urduritasunaz, jaietaz eta gure kulturako ohituretaz aritu ginen aurreko saioan. Dakizunez, eskolako jaiak iristean, haurrek urduritasuna sentitzen dute jendearen aurrean antzeztearen ondorioz. Egia da ere, txikiak garenean ilusioa egiten digula mozorro bat hautatzea, baina gurasoek edo hezitzaileek besteren bat aukeratzen badute gu haserretu egiten gaitu hura aukeratzeko botererik ez dugula sentiarazten gaituelako.
Marrubik bere gertaerak kontatzen zituenean konturatu zen askotan aipatzen zuela nolako segurtasuna transmititzen zion bere auzoan bere lagunekin egoteak, baita bakarrik ere. Era berean, Marinak eta Kimberly txikien eskolan sentitzen zuten segurtasunaz aritu ziren. Haur handien eraikinera joateak beldurra ematen zien. Honek, atxikimenduarekin lotura zuzena du. Hori dela eta haurrak atxikimendu segurua edukitzea inportantea da.
Argazkietan ikusitakoan oinarrituz, lagunen garrantzia gure haurtzaroan nabarmena da. Eskolak gure haurtzaroko lagunak zehazten ditu, desberdina baita eskola batean edo bestean  haztea. Azken finean, lagunek autoestimua eta adimena garatzen laguntzen gaituzte.
Azkenik eskolak antolatzen zituen irteerak aipatu behar ditugu eta zenbat maite zituzten bai Kimberlyk, baita Marinak ere. Bertan, putzuetan salto egitea, gelakideekin jolastea eta eskolatik kanpo egotea gustoko zuten, gurasoen begibistatik at.
Hona hemen gure elkarjarritako bizipenak, batzuk zuk dituzunekin berdintsuak izan daitezke, besteak oso ezberdinak, horregatik gurekin parteatzeko animatzen zaitugu. Espero dugu irakurgai honetaz gozatu izana, hurrengora arte!
Gure taldeko blogak irakurri nahi badituzue, hona hemen helbideak. Gustu azkoz gonbidatzen zaituztegu!

Marina Miranda: marinarenbloga.blogspot.com.es
Kimberly Peredo: kimberlypfranco.blogspot.com.es
Marta Sanchez: ipurtargitxo.blogspot.com.es

Marrubi Tapia: marrubita.blogspot.com.es

domingo, 5 de febrero de 2017

Bizipenak


                                                       
Hona hemen nire haur hezkuntzako etapako argazkirik esanguratsuena. Hau nire ikastolako eraikinetako bat da, LH3 arteko kurtsoak zeudelarik. Ikastolara poz-pozik joaten nintzen. Eraikina ikusi bezain laister irribarrea marrazten zitzaidan aurpegian, eta jolasten hasteko gogoak pozten zitzaizkidan.











Ospakizunak beti egiten genituen. Danborrada hasi baino hilabete bat lehenago denak gure danborrekin gelara joan eta abestiak ikasten hasten ginen. Ihauteriekin gauza berbera, baita kaldereroekin ere. KAldereroak nire gustokoenak bezela aukeratu nituzke. Asko gustatzen zitzaidan  makilatzea, mozorratzea eta dantzatzea. Gainera, kaldereroetako argazkian nire gelako txoko gustokoenenan agertzen naiz: etxe txokoa. Bi solairutako etxea zen, beheko pisuan sukaldea zegoelarik eta goikoan, aldiz, logela eta komuna. Gainera, azkeneko solairu honetan balkoitxo bat zegoen eta han ordu bat igaro nezakeen lasai asko, nire gelakideek zer egiten zuten begiratzen. Beheko solairua ez zitzaidan hainbete gustatzen; oso iluna zen, ez zegoen ia argirik, eta hori ez zitzaidan gustatzen.

Ikastolarekin irteerak anitzak ziren, eta beti naturarekin lotutakoak izaten ziren. Oso oroitzapen ona dut irteerei dafokienez, beti lagun artean egoten ginelako etanedonorekin jolasten genuen. Nire txandal politena hartu eta jolasteko prest!













Azkeneko bi argazki hauek ikastolako bi gune desberdin erakusten dituzte.
Bietatik gustokoen nuena psikomotrizitate gela zen.
Gure irakasleak, jolas sinbolikoko denboran, zapiak
ateratzen zituen, eta gogoratzen dut nik beti sedazko zapi arrosa aukeratzen nuela.
Zapi hori irakasleak soineko moduan jartzen zidan
eta soineko horrekin pasa nezakeen psikomotrizitateko saio osoa.