lunes, 6 de marzo de 2017

Gure bizipenak curriculumean

Kaixo berriro ere eta ongi etorri gure talde-bizipenetara!
Orain dela aste bat txikitako elkar-erlazionatuta zeuden bizipenei buruz mintzatu ginen taldean. Aldez aurretik bakarkako lana egin genuen bizipen ezberdinak idazten gure blog pertsonaletan.
Gaur, beste zerbait ekartzen dugu. Gaurko sarrera honetan aurreko talde-bizipenak bat egin ditugu Curriculum-arekin. Hasiera batean pixka bat kosta zitzaigun informazioa antolatzea, zuk, irakurleak, curriculumarekin erlazionaturiko alderdiak modu argian ulertzea baitzen gure helburua. Ulergarria eta batez ere, lagungarria izatea espero dugu.
Hurrengo sarrera arte!


Gure bizipenak curriculum-era islatuz
Haurrentzako mozorrotzea denbora pasatzeko modu ezin hobea da. Eta hala da, askok disfrutatzen dute inauteri, Santo Tomas edota Donostiako egunean. Baina festa horiek gure kultura hedatzearekin daude zuzenean lotuta eta baita Haur Hezkuntzako Kurrikulumarekin. Arropa desberdina janzten dugu, hau da, garai bateko pertsonak imitatzen ditugu. Jai egunen historia edo zergatiaz hitz egiten digute eskolan eta familian, beraz, ezagutu egiten ditugu festen arrazoiak. Alaitasun giroan murgiltzen gara, gure familiakoek, auzokoek eta hirikoek beste kulturak badirela ere erakusten digute. Beraz, denek gauza berdinak ospatzen ez ditugula ohartzen gara.
Baina guretzat gure kultura da garrantzitsuena, beraz, hori balioesten dugu interesa erakutsiz. Arretaz behatzen dugu gure ingurua eta gozatu egiten dugu elkarlanean eta lankidetzan oinarritutako ospakizunaz. Eta azkenik, festa giroaz kutsatuta dantzatu, kantatu eta ondo pasatzen dugu elkarrekin. Honela gure arterako  konpetentzia eta konpetentzia motorra eta gorputz-adierazpena garatzen ditugu, gure nortasuna garatzen goazen bitartean.


Mozorroekin erlazionaturiko esperientziak oinarrizko konpetentzia espezifiko hauekin bat doaz: arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra.
Curriculum-aren lehenengo eremuari dagokionez, nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, hamabigarren ezaugarria hautatu dugu, “haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioestekoesaten duena. Edukien barruan  “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan”aurkitu daiteke. Ebaluazio -irizpide eta -adierazleen artean nabarmendu dugu bederatzigarren puntua: “gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziako gizarte taldeetan gogoz parte hartuta”; eta honen barruan askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzea eta ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk ezagutzen ditu. Curriculum-aren bigarren multzoan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”-n, Lehenengo zikloko “dramatizazio eta imitaziozko jolasetan, dantzetan eta gorputz-adierazpena darabilten bestelako jolas-jardueretan parte hartzeko interesa izatea” erlazionatuta zegoela iruditu zaigu. Eta ebaluatzeko “gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpenak” erabiltzea lagungarria dela uste dugu.


Irteerak egiten genituen bakoitzean putzuetan salto eginez, gauza berriak ikusiz, pertsona ezezagunak lagun bihurtuz, abereak eta beste animaliak zein haien kumeak elikatuz ikasten genuen. Gainera, irteera bat egiten genuen bakoitzean gure barnean su bat pizten zen eta horrek urduritasuna, irrika, beldurra eta bestelako sentimenduak jasaten genituen. Curriculumera begiratzen badugu, atal anitzekin lotu ditzakegu ikasgai guztiak.
Lehenik eta behin irteerak elkarbizitzako konpetentzia betetzen du. Baina, ez horrekin bakarrik norbera izaten ikasteko konpetentziarekin eta hizkuntza -eta literatura -komunikaziorako konpetentzia ere.
Curriculumaren lehenengo eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua”, zazpigarren ezaugarriarekin lotu dugu: “Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea”.
Bertako edukien artean, “pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea”, “elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan” eta “gorputza eta emozioak autorregulatzea” hauek izan dira egokienak guretzat.
Lehen zikloko edukien barruan, irteerak hirugarren multzokoarekin zerikusia dutela ikusi dugu “naturako elementuak (ura, hondarra eta bestelakoak) eta beste fenomenoak (euria, haizea eta bestelakoak) behatzeko interesa izatea. Haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen hastea” ¿esaldian? / ¿estamentuan?
Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan laugarren puntuko, jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzea eta laguntzea eta, bederatzigarren puntuko “ezagutzen ditu ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk” irteerak egiten direnean behatzeko tresna onak izan daitezkela uste dugu.
Curriculumaren bigarren eremuan, “nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua”, etapako helburuen atalean lehenengo puntua hautatu dugu, “norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko”.
Edukien barruan, “informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.)”  nahiz “gorputza eta emozioak autorregulatzea” garrantzitsuak direla diogu.
Ebaluazio-irizpide eta -adierazleen barruan “sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea” jaso dugu.
Curriculumaren hirugarren eremuan, “haur hezkuntza, eginkizun partekatua” delaren barnean “lotura afektibo egonkorrak, onartua sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak” eta “garapenerako ingurune pizgarria” bildu ditugu.

Beste alde batetik, haurtzaroko gauza garrantzitsuenetako bat atxikimendua da. Laurok aipatu dugu atxikimendua, gauza garrantzitsu bat bezala gure bizipenetan, gure eskolagatik genuen atxikimendua, edo gure gurasoekin edo auzoarekin genuena. Guzti honek curriculumarekin erlazio zuzena du.
Oinarrizko zehar konpetentziaren atalaren barruan bi puntu lotu ditzakegu atxikimenduarekin;  elkarbizitzarako konpetentziarekin eta norbera izaten ikasteko konpetentziarekin.
Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremuaren atalren barruan, etapako helburuen barruan lau puntu erlazionatu ditugu;
  • Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
  • Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
  • Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
  • Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
Atal berdin honetan, helburuen barruan lau puntu aipatu ditugu; gatazkak kudeatzea, gorputza eta emozioak autorregulatzea, pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea) eta azkenik, elkarlana eta lankidetza taldean ikasteko zereginetan.
Lehen zikloko edukietan lehenengo multzoan “ nortasuna eraikitzea” item bat aipatu dugu: Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea. Bigarren multzoan “hartu-emanak gizarte ingurunean” beste item bat aipatu dugu: Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten hastea.
NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUAren atalean zenbait puntu erlazionatu ditugu. Etapako helburuen barruan Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko. Eduki komunetan gatazkak kudeatzea eta gorputza eta emozioak erregulatzea.


Atal honetako azken puntuan “ ebaluazio-irizpide eta adierazleak” bi puntu aipatu ditugu atxikimenduarekin zerikusiak dutenak: Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko, eta sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.
Azkenik, curriculumeko azken atalean,  METODOLOGIA KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN IKUSPEGITIK puntu bakar bat atera dugu:Lotura afektibo egonkorrak, onartuta sentitzeko eta gizartean hazi eta garatzeko egokiak. Beraz, haurrek harreman afektibo egonkor eta kalitatezkoak izan behar dituzte zaintzen eta babesen dituzten pertsonekin eta ikertzeko eta jolasteko beharrizanak asetzen dizkieten pertsonekin. Atxikimendu figura eragin erabakigarria dute haurraren garapen sozialean. Figura horiek gabe, zalantzan eta babesgabe sentitzen dira.

Lagunei dagokienez, txikitatik ditugun elementu garrantzitsuak dira.. Lagunek gure bizitza baldintzatzen dute, eta esan genuenez, lagunak ikastolaren arabera ditugu; hau da, ikastolaren arabera lagun batzuk edo beste izango genituzke.
Oinarrizko konpetentzietan ‘Elkarbizitzarako konpetentzia’ eta ‘Norbera izaten ikasteko konpetentzia’ aipatu ditugu. Azken finean, lagunek gure nortasunean eragina dute, eta haiekin elkarbizitzarako lehenengo pausoak ikasten ditugu.
Eduki komunetan hurrengoak erlazionatu ditugu lagunekin: Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia lantzea eta asertibitatea)’ eta ‘Gatazkak kudeatzea’. Azken honek badu zerikusia lagunekin, gure lehen gatazkak eta hauek ebasteko metodoak ikasten ditugulako.
Lehen zikloko edukiei dagokionez, hurrengoak bereizi ditugu:
  • Nortasuna eraikitzea
    • Arian-arian, norberaren gorputza eta nortasuna eraikitzea eta onartzea.
  • Hartu-emanak gizarte-ingurunean
    • Lotura afektiboak bilatu eta ezartzea adineko pertsonekin eta eskolako haurrekin. Enpatia-jarrerak izaten ikastea.


Ebaluazio irizpideetan, ‘Jolasetan parte-hartzea eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena’ aipatu dugu, eta honen barnean ‘Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du’ atala.

‘Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua’n, etapako helburuen atalean, ‘Norberak zer emozio eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko’ puntua aukeratu dugu.

25 comentarios:

  1. Kaixo Kimberly!

    Asko gustatzen zait zure blogarri jarri diozun fondoa. Oso erakargarria da eta aldi berean koloreak nahasten ditu. Proposamen bat egiteagatik, igual sarreratxo bat edo izenbururen bat jarriko nioke blogari. Bestela, lan ona!

    ResponderEliminar
  2. kaixo kimberly,
    diseinuari dagokionez, asko gustatu zait oso originala eta erakargarria baita, edukiari dagokionez, oraindik bloga aurreratu behar duzu atzeratuta daukazulako baina egindakoa oso ondo dago

    ResponderEliminar
  3. Kaixo KImberly!
    Diseinua asko gustatu zait. Informazioaren aldetik eguneratu behar duzu (oso goiz iruzkintzen ari naiz), beraz, hurrengo batean pasatuko naiz.
    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Kimberly!
    Zure diseinua asko gustatu zait oso koloretsua delako eta marrazki oso bereziak ditu. Horretaz gain, bloga asko landu duzula ikusi dut eta lan ona egin duzu! Besterik gabe, laister arte!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Kimberly!
    Aukeratu duzun diseinua asko gustatu zait, bizitazuna ematen baitu eta bestalde, informazio aldetik, bloga eguneratu behar duzu, informazioa jartzea falta baitzaizu. Ondo segi!

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Kimber!
    Zuure blogaren itxura asko gustatu zait, ala ere letra tamaina pixkat handiagoa jarriko nuen. Bestalde azalpen argiak erabili dituzu, baina informazioa eguneratu behar duzu. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  7. Kaixoo kaixoo, blogaren diseinua egokia da. Dena den oraindik eguneratu gabe duzu, informazioa jartzea falta zaizu. Besterik gabe, ondo segi!

    ResponderEliminar
  8. Kaixoo!
    Aurrez esan duten moduan blogaren diseinua originala da. Oraingoz argitaratuta duzun informazioa nik uste argi azalduta dagoela eta txukun antolatua duzula, beraz, segi hórrela!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo Kimberly!
    Blogaren diseinua oso originala eta desberdina dela iruditzen zait, baina letra tamaina dena gustora irakurri ahal izateko txikiegia dela uste dut. Bestalde, bloga eguneratu behar duzu oraindik informazioa falta delako. Hala ere, daukazun informazioa landuta dago eta oso ondo ulertzen da. Ondo izan!

    ResponderEliminar
  10. Iepa Kimberly!

    Zure blogaren diseinua, aurretik esan dizuten moduan, originala iruditu zait. Kolore argiak erabili dituzunez, argi eta erraz irakurtzen da informazio guztia. Hala ere, zure bloga ez dago oso eguneratuta. Ongi segi!!

    ResponderEliminar
  11. Kaixo Kimberly!!
    Erabilitako diseinua asko gustatzen zait, desberdina eta berezia delako. Edukiak ondo irakurtzen dira, baina eguneratzea falta zaizu, besterik ez. Hala ere, lan ona egiten ari zara. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  12. Kaixo Kimberly!
    Blogeko diseinua asko gustatu zait alaia eta bizia delako. Horrez gain, eduki aldetik eguneratzeko informazioa falta zaizu, baina, bertan dagoena ondo landua dagoela pentsatzen dut! Ondo izan!

    ResponderEliminar
  13. Kaixo Kimberly!
    Zure blogaren diseinua alaia eta oso polita iruditu zait eta bertako informazioa eguneratua egon ez arren, oso ondo irakurri daiteke. Ondo segi!

    ResponderEliminar
  14. Kaixo Kimberly!
    Zure blogeko diseinua asko gustatu zait, oso alaia baita. Eduki aldetik, dagoena txukun eta angolatuta dago, baina eguneratzea falta zaizu. Ondo segi!

    ResponderEliminar
  15. Kaixo Kimberly!
    Zure blogaren itxura asko gustatu zait, ezberdina eta deigarria baita. Lana aldetik eguneratzea falta zaizu baina egindakoa ondo dago! Animo!

    ResponderEliminar
  16. Kaixo!

    Diseinua oso alaia eta erakargarria dela iruditzen zait. Edukiari erreferentzia eginez, orain arte egin duzuna txukuna eta landua dagoela iruditzen zait. Eguneratzea falta zaizu baina bestela oso ondo!

    ResponderEliminar
  17. Kaixo Kimberly!
    Asko gustatu zait zure blogaren itxura, atzeko irudia eta txukuntasuna bereziki. Gehien gustatu zaidan zatia oroitzapenena izan da eta oso gustura irakurri dut. LAN BIKAINA KIMBERLY!

    ResponderEliminar
  18. Kaixo Kimberly!

    Blogaren itxura orokorra gustatu zain, izan ere erabili dituzun koloreak oso alaiak dira. Edukien aldetik, eguneratzea falta zaizula ikusi dut, hala ere, egindako ondo dagoela esango nuke.

    ResponderEliminar
  19. Kaixo Kimberly!
    Gustokoa dut aukeratu duzun fondoa, alaitasuna ematen dio. Edukien aldetik, eguneratzea falta dela uste dut, hala ere, dagoena oso ondo dagoela argi ikusi dut!
    Segi horrela!!

    ResponderEliminar
  20. Iepa Kimberly!!
    Zure bloga diseinuaren aldetik asko gustau egin zait. Edukien aldetik, eguneratu egin behar duzu, hala ere, dagoena oso txukun eta ondo antolatua dagoela uste dut. Segi horrela!

    ResponderEliminar
  21. Kaixo Kimberly!

    Zure blog-aren fondoan jarri dituzun koloreek nortasun ukitu bat ematen diotela iruditzen zait. Horretaz gain, lasaitasuna trasmititzen dutela uste dut. Hala ere, blog-a eguneratzeke duzula uste dut, baina igo duzun informazioa ondo dagoela eta argi irakurri daitekeela pentsatzen dut. Zure txikitako oroitzapenak asko gustatu zaizkit. Animo Blog-arekin!

    ResponderEliminar
  22. Kaixo Kimberly!! Zure blogaren diseinua liluratu nau!! Nolabait pintzelekin eta margoekin jolasten aritu direla transmititzen du, desberdina dela esango nuke. Gainera oso erraz irakurtzen da igo duzun informazioa. Segi blogarekin!! ;)

    ResponderEliminar
  23. Aupa Kinberly!!
    Asko gustatu zait fondoko argazkia. originala eta bizia da. Edukiaren aldetik, eginda duzuna oso ondo dago, baina, oraindik, bloga eguneratzea falta zaizu. Animo eta segi horrela!!

    ResponderEliminar
  24. Kukuuu!!
    Zure bloga asko gustatu zait, askatasunaren ideia transmititzen dit eta polit polita da. Edukiaren aldetik gauzaren bat falta zaizu, baina dagoena txukun txukun dago. Segi horrela!! :)

    ResponderEliminar
  25. Kaixo Kimberly!
    Zure blogaren diseinuak lasaitasuna transmititzen du, eta hau egokia da. Edukie buruz, ondo landuak daudela ikusi daiteke eta txikitako argazkiak oso politak dira. Lan ona egin duzu!

    ResponderEliminar