![]() |
Ospakizunak beti egiten genituen. Danborrada hasi baino hilabete bat lehenago denak gure danborrekin gelara joan eta abestiak ikasten hasten ginen. Ihauteriekin gauza berbera, baita kaldereroekin ere. KAldereroak nire gustokoenak bezela aukeratu nituzke. Asko gustatzen zitzaidan makilatzea, mozorratzea eta dantzatzea. Gainera, kaldereroetako argazkian nire gelako txoko gustokoenenan agertzen naiz: etxe txokoa. Bi solairutako etxea zen, beheko pisuan sukaldea zegoelarik eta goikoan, aldiz, logela eta komuna. Gainera, azkeneko solairu honetan balkoitxo bat zegoen eta han ordu bat igaro nezakeen lasai asko, nire gelakideek zer egiten zuten begiratzen. Beheko solairua ez zitzaidan hainbete gustatzen; oso iluna zen, ez zegoen ia argirik, eta hori ez zitzaidan gustatzen.

Ikastolarekin irteerak anitzak ziren, eta beti naturarekin lotutakoak izaten ziren. Oso oroitzapen ona dut irteerei dafokienez, beti lagun artean egoten ginelako etanedonorekin jolasten genuen. Nire txandal politena hartu eta jolasteko prest!
Azkeneko bi argazki hauek ikastolako bi gune desberdin erakusten dituzte.
Bietatik gustokoen nuena psikomotrizitate gela zen.
Gure irakasleak, jolas sinbolikoko denboran, zapiak
ateratzen zituen, eta gogoratzen dut nik beti sedazko zapi arrosa aukeratzen nuela.
Zapi hori irakasleak soineko moduan jartzen zidan
eta soineko horrekin pasa nezakeen psikomotrizitateko saio osoa.






Ieeeppppaaa!!
ResponderEliminarOso blog ona iruditu zait. Disenu polita jarri dezu blogean, dena eguneratua dago eta oso modu onean argitaratu duzu dena! eta gainera oso gustokoak egin zaizkit zure txikitako argazkiak Zorionak!
Aupaa Kimberly!
ResponderEliminarBloga polita duzu! Fondoa asko gustatu zait eta baita zure txikitako oroitzapenak ere. Hala ere, blogaa eguneratu beharra duzu! Bestela, igotakoa ondo azaldua eta txukun dago! Lan ona!
Aupa Kimberly!!
ResponderEliminarAsko gustatu zait zure bloga. Atzako argazkia oso originala iruditu zait eta pila bat gustatu zait. Gainera, aukeratutako formatoak zure sarrerak irakurtzea errazten du. Lan bikaina!